Laburbira zirkuituko film laburrak ikusi ahal izango dira bihar Soreasun

Iraia Oteiza 2026ko martxoaren 10a

Laburbiraren aurreko edizio baten emanaldiko irudia.

Laburbiraren XXIII. edizioko lanak ikusi ahal izango dira bihar, 19:00etatik aurrera, Soreasu antzokian. Orotara, zazpi film labur eskainiko dituzte.

Laburbira euskarako film laburren zirkuituko filmak ikusi ahal izango dira bihar, asteazkenez, 19:00etatik aurrera, Soreasu antzokian. Zirkuitu horren XXIII. edizioko lanak eskainiko dituzte han. Bertaratu nahi dutenek Kulturaz kooperatibaren webgunean eskura ditzakete film laburrak ikusteko sarrerak. 

Olentzerori eskatu nion (Amaia San Sebastian), Erreka zoko hortan (Ekain Bertiz), Fishy (June Asua), A-Maniki (Elixabet Nuñez), Geratzen den hori (Aitor Gametxo), Orain zer? (Ainhoa Urgoitia), eta Hortzikara (Ane Cuesta) film laburrek osatzen dute Laburbiraren aurtengo edizioa. Lan horiek denak emango dituzte biharko emanaldian. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide