Bioaniztasuna eta arraza zein genero ikuspegiak landu dituzte gaur goizean Ekoetxean, familiei zuzendutako asteburu honetako esperientziaren barruan.
Ipuin kontaketa eta jolasa uztartu dituen saio bat izan da aipatu gaiak jorratzeko bidea. Juan Luis Napalen eskutik, Araitz eta Tulipa ipuinarekin gozatu dute Ekoetxean elkartu diren haurrek zein helduek.