Etxekoen, senideen eta lagunen aurrean aurkeztu zuen Karlos Iriartek atzo Negu paisaia diskoa. Azpeitiarrak Jose Luis Otamendiren hitzak oinarri hartutako sortutako abestiak bildu ditu lehen lanean, eta hain zuzen, atzo aurkeztu zituen horiek jendaurrean.
Dinamoa sormen guneko beheko aretoa jendez bete zen atzo arratsaldean aurkezpenaren aitzakian, eta hara joandakoek Iriarteren folk doinuez gozatu ahal izan zuten. Gainera, saioaren bukaeran, lore sorta bana jaso zuten Iriartek eta Otamendik.
Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean ikus daitezke atzoko aurkezpeneko irudiak. Honako lotura honetan, berriz, atzoko aurkezpenaren atarian Gukak Iriarteri egindako elkarrizketa.