Igeriketa egokituko Marea Urdina-Izarraitz Saria jokatuko dute apirilaren 18an

Iraia Oteiza 2026ko martxoaren 5a

Iazko sariketako irudi bat. (Haritz Orbegozo)

Marea Urdina taldeak igeriketa egokituko sariketa antolatu du hirugarrenez. Apirilaren 18an jokatuko dute txapelketa Azpeitiko igerilekuan, eta izena eman daiteke dagoeneko.

Apirilaren 18an igeriketa egokituko Marea Urdina-Izarraitz Saria jokatuko dute Azpeitiko igerilekuan, hirugarren urtez jarraian. Federatu gabe dagoen orok parte hartu ahal izango du sariketaren lehenengo zatian, eta bigarrena, berriz, aniztasun funtzionala duten pertsonei zuzenduta egongo da. Izen eman daiteke dagoeneko honako esteka honetan, edota Marea Urdinaren webgunean

Parte hartu nahi duten igerilariek 16:00etarako joan beharko dute igerilekura, orduan hasiko baitute beroketa saioa. 16:45ean federatu gabekoen txapelketa egingo dute, eta 17:00etan, berriz, aniztasun funtzionala duten pertsonak soilik lehiatuko dira.

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, edonork parte har dezake txapelketan, edozein dela ere haren igeriketa maila. Parte hartzaileek aukeran izango dute 25 edo 50 metroko proba egitea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide