Dani Garcia, Espainiako Taldekako Mus Txapelketako txapeldun

Iraia Oteiza 2026ko martxoaren 2a

Dani Garcia, aurrean ezkerrean, bere taldekideekin batera. (Utzitakoa)

Asteburuan jokatu dute mus txapelketa, eta hamar mus jokalariz osatutako Langostinos taldeak irabazi du lehia. Talde irabazleko mus jokalari horietako bat da Garcia azpeitiarra. 

Espainiako Taldekako Mus Txapelketa jokatu dute asteburuan Ponferradan (Espainia), eta Dani Garcia azpeitiarraren Langostinos taldeak irabazi du lehia. Museko bost bikote lehiatu dira talde irabazlean: Garciarekin Peritzak osatu du bikotea, eta Patax eta Iparre, Gorka eta Inhar, Josu eta Paul nahiz Beñat eta Aginaga bikoteek osatu dute taldea. 

Musean hamabi txanda jokatu dituzte irabazleek, eta horietatik hamaika irabazi dituzte, hasieratik aurreneko postuan kokatuz. Halaber, Garcia laugarren postuan geratu da sailkapen orokorrean, 2.072,20 punturekin. 

Orotara bosna bikotez osatutako 45 talde aritu dira txapelketan lehian, 450 bat mus jokalari. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide