Martxan da Azpeitiko Neguko Outleta. Otsaileko azken hiru egunetan –gaur, bihar eta zapatuan–, Bertan elkarteak antolatutako egitasmoarekin bat egin duten 38 saltokiek barruan zein beren atarietara aterako dituzte neguko denboralditik edo aurrekoetatik saltzeko gelditu zaizkien produktuak, ohi baino modu hobean eskainiz. Gaur goizetik dago martxan outleta, eta dagoeneko ari dira herritarrak eskaintza bereziak baliatzen.
Hauek dira 2026ko Neguko Outletean parte hartzen ari diren saltokiak: Adi Optika-Audio, Aitzaki, Alar, Alzuaran, Arku, Arrospide, Artetxe-Bastida farmazia, Babesa, Biur, Bossi, Disdira, Ekain, Esnaola Tien 21, Furundarena, GEU, Ilargi, Iosu, Iru Burdindegia, Jostaldi, Kaïoa, Koket, Kotoi, Kukua, Larrañaga, Mebi estudioa, Mima Etxeko Zapiak, Mina, Ohana Barefoot, Ordulari, Ostadar, Romaes, Sein Briko, Tilin-Talan, Ubbo, Ufito, Urbistondo Margoak, Valverde drogeria, Zume eta Zuri-Beltz.