Maria Teresa Salasek eta Margarita Aizpuruk 100 urte bete dituzte

Mailo Oiarzabal 2026ko otsailaren 23a

Goian, Nagore Alkorta Maria Teresa Salasekin eta kongregaziokideekin, behean, Margarita Aizpururekin eta familiarekin. (Azpeitiko Udala)

Atzo iritsi zen mendeurrenera Jesus-Maria komentuko lekaimea, eta gaur, berriz, Aizpuru. Gaur jaso dute biek udalaren aitortza.

Hilabete pasatxoren buruan, Azpeitiko sei emakume iritsi dira 100 urte betetzera: urtarrilaren 17an Josefa Lazkano, urtarrilaren 18an Teresa Alberdi, urtarrilaren 21ean Ines Korta, otsailaren 18an Pakita Egiguren, atzo Maria Teresa Salas eta gaur Margarita Aizpuru.

Azken biek gaur jaso dute Azpeitiko Udalaren aitortza. Nagore Alkorta alkatea izan da biekin, eta dagozkien oroigarriak ere eman dizkie. Jesus-Mariatako lekaimea da Salas eta han jaso du alkatearen bisita, kongregaziokideen babesean; ama birjinaren irudia egurrean tailatuta duen oroigarria eta lore sorta jaso ditu Alkortaren eskutik Azpeitira duela 42 urte iritsi zen Palentziako (Espainia) Baltanas herriko mojak. Margarita Aizpuruk, berriz, seme-alabak eta bilobak ondoan zituela jaso du alkatearen bisita, ehun urte betetzen dituen egunean. Atxubiagan jaiotako emakumearen oroigarrian Elosuko Egixa txabola zizelkatu dute.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide