Soziedad Alkoholika taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean Sanagustinen

Iraia Oteiza 2026ko otsailaren 24a

Soziedad Alkoholika taldea. (Utzitakoa)

22:30ean hasiko da talde gasteiztarraren kontzertua. Kulturaz kooperatibak jakinarazi duenez, sarrera guztiak agortuta daude.

Soziedad Alkoholika (SA) taldeak kontzertua emango du larunbatean, hilak 28, Sanagustin kulturgunean. 22:30ean hasita, Confrontación deituriko bere azken lana aurkeztuko du boskoteak oholtza gainean. 

1988an sortu zen Soziedad Alkoholika taldea Gasteizen (Araba). Crossover thrash musika egiten dute, eta beren abestien letretan hainbat gairen inguruko kritika da nagusi. Salatzen dituzten gaietako batzuk dira militarismoa, faxismoa, arrazakeria eta sexismoa, besteak beste. Beren ibilbidean 350.000 disko baino gehiago saldu dituzte SAko musikariek.

Kulturaz kooperatibak jakinarazi duenez, kontzerturako sarrera guztiak agortuta daude. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide