Mikel Bermejok 'Eureka' bakarrizketa saioa eskainiko du datorren ostiralean

Julene Frantzesena 2026ko otsailaren 22a

Mikel Bermejo umoregilea. (Utzitakoa)

Euskarazko bakarrizketa Soreasu antzokian taularatuko du umoregile donostiarrak, 20:30ean hasita. Sarrerak salgai daude, hemezortzi eurotan.

Mikel Bermejok bakarrizketa saio berria aurkeztuko du datorren ostiralean Azpeitian: Eureka. Euskarazko bakarrizketa Soreasu antzokian taularatuko du umoregile donostiarrak, 20:30ean hasita, eta sarrerak salgai daude Kulturaz kooperatibaren webgunean, hemezortzi euroren trukean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide