Mende betera iritsi diren azpeitiarren zerrendan beste izen bat dago gaurtik, Pakita Egiguren Xatur-ena.
Gaur, otsailaren 18an, bete ditu 100 urte Egigurenek, eta eguna merezi bezala ari da ospatzen, etxekoekin batera. Goizean, gainera, Azpeitiko Udalaren aitortza ere jaso du: udal ordezkarien bisita jaso beharrean, bera joan da udaletxera, alabak eta bilobek lagunduta, eta hango areto nagusian eman dizkio zegozkion oroigarriak Nagore Alkorta alkateak.