Ehunmilak Bira, Lagun Onak mendi bazkunaren aurtengo etapaz etapako egitasmoaren bigarren etapan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete dagoeneko. Joan den otsailaren 7an, ia ehun lagunek osatu zuten estreinakoa, Azpeitia eta Tolosa artekoa. Hilabete geroago, martxoaren 7an, egingo dute bigarren etapa: Tolosa eta Larraitz lotuko dituzte mendizaleek, 23 kilometro eta mila metroko desnibel positiboa gaindituz.
Martxoaren 7an, 07:00etan hartuko dute Tolosara joateko autobusa mendizaleek, anbulatorio aurreko geltokian. Izena emateko azken eguna, berriz, martxoaren 5a izango da. Rural Kutxan Lagun Onak MBren kontu korrontean ordainketa egitea da izena emateko lehen pausoa: bazkideek 15 euro, eta bazkide ez direnek 20 ordaindu behar dituzte.
Irteeraren zein ordainketaren gaineko xehetasun guztiak bere webgunean jarri ditu Lagun Onak MBk.