Komikien Irakurketa Kluba martxan jarriko du Azpeitiko Udal Liburutegiak. 8 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako hiru saio egingo dituzte martxotik maiatzera bitartean, eta martxoaren 5a izango da izena emateko azken eguna –honako lotura honetan eman daiteke izena, baita 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta edo 688 81 55 06 zenbakira Whatsapp mezua idatzita ere–.
Martxoaren 9an, apirilaren 13an eta maiatzaren 4an izango dira saioak, 17:30ean hasita, Udal Liburutegian. Izena ematen dutenek hiru saioetara joan beharko dute. Gainera, plazak mugatuak izango dira, eta plazak baino pertsona gehiagok izena ematen baldin badute, zozketa egingo dute.