Gaur etxeko balkoiak urre kolorez apaintzera deitu dute

Nerea Uranga 2026ko otsailaren 15a

Aspanogiren bandera pirata ibiltaria iaz Azpeitiko Udaletxeko balkoian.

Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta Aspanogik herritarrei eskatu die etxeko leiho eta balkoiak urre kolorez edota horiz apaintzeko eta gero #Urrezkolazoarenindarra traolarekin partekatzeko.

Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna da gaur, otsailak 15, eta arratsaldean Azoka Plaza argiztatu egingo du udalak .

Aspanogi Gipuzkoako minbizia duten adingabeen familien elkarteak, bere aldetik, herritarrei eskatu die etxeetako leihoak eta balkoiak urre kolorez apaintzeko eta #UrrezkoLazoarenIndarra traola erabiliz sare sozialetan partekatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide