Sarrallek lana aldi baterako erregulatzeko txostena aplikatuko du astelehenetik aurrera taldea osatzen duten enpresa hainbatetan. Azpeitian kokatuta dauden zazpi lantegitan eragingo du sei hilabeterako ezarriko duten txostenak: Sarralle Steel Melting Plant, Kyretabi Sarralle Group, Sarralle Comercial, Sarralle Montajes, Sarmelt Engineering, Kyresearch AIE, Sarralle Engineering eta Sarralle Services Generales.
Sarrallek arrazoi ekonomikoak nahiz antolaketari eta ekoizpenari lotutakoak argudiatu ditu erabakia hartzeko. Gukak jakin ahal izan duenez, baina, lana erregulatzeko aldi baterako txostena hitzartzeko prozesuan ez dute akordiorik lortu enpresak eta langileek, ez behintzat lantegi gehienetan. Dena den, kontsultetarako epea agortuta, 214 langileri eragingo die sei hilabetean indarrean izango den txostenak; ez, ordea, denei maila berean.