Saharar herriaren historiaz hitzaldia antolatu dute zapaturako

Nerea Uranga 2026ko otsailaren 11

Saharako kanpalekuak.

Saharar herriaren 50 urteko erresistentziaren ingurukoa izango da Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak eta Saharar Komunitateak antolatutako solasaldia. 12:00etan izango da, Azoka Plazako goiko aretoan.

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak eta Saharar Komunitateak 50 urteko erresistentzia: saharar herriaren historia izenburu hartuta hitzaldia antolatu dute zapaturako. 12:00etan hasiko da solasaldia, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide