Itsasoa eta elikagaien ekoizpena landuko dituzte Ekoetxean datozen asteburuetan

Nerea Uranga 2026ko otsailaren 14a

Azpeitiko azoka. (Ekoetxea)

Haurrentzako nahiz helduentzako saioak egingo dituzte datozen bi asteburuetan Azpeitiko Ekoetxean. Hilaren 21ean izei ukenduaz tailerra emango du Garbiñe Larreak, baina dagoeneko beteta dago. Otsailaren 22an itsasoko ekosistemaz sormen tailerra izango da eta 28an elikagaien ekoizpenaz saioa eskainiko du Aitziber Aizpuruk. Azken bi horietarako izena aurrez eman behar da Ekoetxean.

Datozen bi asteburuetan ere tailerrak eta ikastaroak izango dira Azpeitiko Ekoetxean. Haurrentzako nahiz helduentzako saioak antolatu dituzte, eta bat edo beste beteta egon arren, besteetan izena eman daiteke eta doan da.

Tokirik ez dagoen saioetako bat hilaren 21erako izei ukenduaz antolatu dutena da. Garbiñe Larreak gorputzean erabiltzen diren produktuek osasunean eta ingurumenean nola eragiten duten irakatsiko du.

Hurrengo egunean, otsailaren 22an, Itsasoa: ekosistema aberatsa izenburuko sormen tailerra egingo dute Ekoetxean. Material ezberdinetatik abiatuta, partaide bakoitzak marmokak eta koralak egingo ditu. SEi urtetik gorakoentzako saioa izango da 10:30etik 12:30era artean, Ekoetxean. Doan da parte hartzea, baina aurretik izena eman beharko da Ekoetxea.eus webgunean. 

Otsailaren 28an, Elikagaien hondakinak: ekoizpenetik etxeko sukaldera saioa eskainiko du Ekoetxean Aitziber Aizpuru nutrizionistak. Elikagaien erosketa saskiak osasunean eta ingurumenean nola eragiten duen irakatsiko du Aizpuruk. 10:30etik 12:30era izango da saioa Ekoetxean. Zortzi urtetik gorakoei zuzendutako ikastaroa izango da eta doan. Izena aldez aurretik eman behar da Ekoetxea.eus webgunean.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide