Domusa Teknik 40 MLK-k antolatuta, emakumeei zuzendutako laugarren irteera egingo dute hilaren 21ean

Andoni Elduaien 2026ko otsailaren 11

Uribarri, lasterketa batean. (Ainara Uribarri)

Ainara Uribarriren gidaritzapean egingo dute Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketaren antolatzaileek emakumeentzako antolatu duten laugarren entrenamendu saioa. 20 kilometroko eskaseko ibilbidea egingo dute Arauntza eta Izarraitz inguruak lotuz. Hilaren 19rako eman behar da izena.

Domusa Teknik 40 MLK lasterketaren antolatzaileek sustatuta, emakumeei zuzendutako laugarren entrenamendu saioa egingo dute hilaren 21ean, larunbatez, Azpeitian. Joma taldeko Ainara Uribarri oñatiarraren gidaritzapean osatuko dute partaideek ibilbidea. Laugarren irteeran, 20 kilometro inguruko saioa egingo dute Arauntza eta Izarraitz mendien artean, igerilekutik 08:30ean abiatuta. 

Irteeran parte hartzeko hilaren 19a baino lehen eman beharko da izena honako formularioa beteta. Igerilekuan dutxa hartzeko aukera izango dute irteeran parte hartzen dutenek, baita irten aurretik motxila bertan gordeta uzteko aukera ere. Irteeran parte hartzen dutenen artean, gainera, zozketak egingo dituzte. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide