Ikastetxeetan eta kalean, koplari

Nerea Uranga 2026ko otsailaren 4a

Kopla kantari ibili dira Ikasberriko, Iraurgiko nahiz Izarraizpeko ikasleak ikastetxe atarietan eta herriko hainbat tokitan. Makilak eskuetan santa eskean ibili dira, txokoak girotuz.

Santa Ageda bezpera da gaur, otsailak 4, eta usadioarekin jarraituz, santa eskera atera dira Azpeitiko ikastetxeetako ikasleak eta irakasleak. Gaurkoan ere gogotik astindu dituzte makilak Iraurgiko, Ikasberriko nahiz Izarraizpeko ikasleek. Ikastetxeko jolastokietan bakarrik ez, kalerik kale ere ibili dira ikasle taldeak zapiak soinean eta makilak eskuetan zituztela. Goienetxekoak nahiz San Martin egoitzakoak ere bisitatu dituzte.

19:00etan, berriz, Ikasberriko guraso, ikasle eta irakasleak santa eskean aterako dira Sanagustinpetik, eta kalerik kale ibiliko dira santa eskean, trikitilariek eta bertsolariek lagunduta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide