Josu Salegik Hondarribia saria jaso du Bordari Satarka literatur lehiaketan. Sariketaren 40. edizioan poesia arloko sari hori jaso du azpeitiarrak, Bidasoaren agurrekoak lanari esker.
Hondarribiko Udalak antolatzen du literatur lehiaketa, eta 2025eko epaimahaia Pello Otxotekok, Ainara Elizondok, Mikel Arruabarrenak eta Aritz Galarragak osatu zuten. Hamalau lan aurkeztu dituzte herritarrek sariketara, eta eleberri laburren nahiz poesiaren arloan banatu dituzte hainbat sari.
Hondarribiko Udalak 2013tik 2025era aurkeztutako lan guztien antologia argitaratuko du sariketaren 40. urtemuga dela eta.