Ekain pailazoaren ikuskizunarekin gozatu dute hainbat familiek

Maddi Txintxurreta 2026ko urtarrilaren 26a

Ekain pailazoak Arlote bat hautsak harrotzen ikuskizun berria taularatu zuen atzo, igandea, Soreasu antzokian.

Ekain pailazoak Arlote bat hautsak harrotzen izeneko emanaldi berria taularatu zuen atzo arratsaldean Soreasu antzokian, eta hainbat familiek gozatu zuten ikuskizunaz.

Ekain Ibarguren (Azpeitia, 1996) malabarista, pailazoa eta umoregilea da, eta iaz sortu zuen Arlote bat proiektuari jarraipena dio atzo 17:00etan Azpeitin aurkeztu zuen ikuskizunarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide