Joxe Arregi fraide frantziskotar ohi azpeitiarrak Jainkoa, jaun goikoaz harago. Teologia berri baterako ildoak aurkeztuko du bihar sorterrian. Joan zen abenduan aurkeztu zuen berak frantsesez idatzi eta 2023an argitaratutako Dieu au-delà du théisme: Esquisses pour une transition théologique liburuaren euskarazko bertsioa Donostian, eta hain zuzen, lan horrexen bueltan ariko da bihar Basazabal jauregian solasean, 19:00etan hasita. Joxin Iturriotz eta Xabier Zubizarreta izango ditu Arregik lagun biharko aurkezpenean.