Sakona-Komuntzo etxalde ekologikora bisita egin du hainbat familiak

Julene Frantzesena 2026ko urtarrilaren 25a

Ekoetxeak antolatutako hitzorduari esker, nekazaritza eta abeltzaintza jasangarria zer diren bertatik bertara ikusi ahal izan zuten atzo herritarrek. Bisita bukatutakoan, mokadua egin zuten partaideek Azoka Plazan.

Azpeitiko Sakona-Komuntzo etxalde ekologikora bisita egin zuten atzo, larunbatez, hainbat familiak. Ekoetxeak 10:00etarako jarri zuen hitzordua Frontoi Txikian, eta partaideak oinez joan ziren Abitain gainean dagoen etxaldera.

Zaporeek badituzte istorioak izeneko jardueraren bidez nekazaritza eta abeltzaintza jasangarria zer diren bertatik bertara ikusi ahal izan zuten herritarrek. Hain zuzen ere, Sakona-Komuntzoko ordezkariek baratzean egiten dituzten lanez azalpenak eman zizkieten, baita abereekin egiten duten lana erakutsi ere.

Bisita bukatutakoan, Elikagunera joan ziren parte hartzaileak Ekoetxeko arduradunek prestatutako mokaduaz gozatzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide