COVID-19agatik aurrena eta festak antolatzeko inor ez zegoelako gero, 2020tik 2023ra, hiru urtez, ez zuten Santa Ageda festarik ospatu Matxinbentan. Baina Festa Batzorde berria martxan denetik bestelakoa da egoera; ikusi besterik ez dago aurtengo prestatu duten egitaraua. Urtarrilaren 30ean hasi eta otsailaren 5era bitartean, era guztietako ekitaldiak izango dituzte auzoan, eta umeentzat zein helduentzat, denentzat egongo da aukera.
Hona hemen festetarako prestatu duten egitaraua, egunez egun:
Urtarrilak 30, ostirala
- 22:00. Mus txapelketa, Beheko Tabernan. Izen ematea han bertan izango da, 21:00etatik 21:45era bitartean.
Urtarrilak 31, larunbata
- 16:00. Beasaingo erraldoiak eta buruhandiak, Ekaitz konpartsarekin batera.
- 17:30. Txokolate jana.
- 18:00. Julen magoaren ikuskizuna auzo eskolako lokalean.
- 21:00. Bertso afaria, Beheko Tabernan. Nerea Ibarzabal eta Jon Gurrutxaga bertsolariak ariko dira kantari, Garixe eta Txino trikitilariek lagunduta. Afarirako lekua hartzeko 943-88 63 15 telefono zenbakira deitu beharko da.
Otsailak 1, igandea
- 10:30. Beasaingo txistulariak.
- 11:00. Meza.
- Ondoren, hamaiketakoa.
- Gero, pilota partidak, Azpeitiko Ilunpe elkarteko eta Beasaingo pilotariekin.
- 12:30. Herri kirolak. Aizkoran, Mikel Larrañagak Unai Etxeberriaren eta Igoin Pikabearen aurka jokatuko du. Harri jasotzen, berriz, Olaia Esnaola eta Udane Ostolaza ariko dira. Itzeder eta Txibilter trikitilariek girotuko dute erakustaldia.
- 17:00. Ardi mozte erakustaldia.
- Ondoren, festetako otarrearen zozketa.
Otsailak 5, osteguna. Santa Ageda eguna
- 11:00. Meza.
- Ondoren, hamaiketakoa.