'Euskara bidegurutzean' hitzaldi zikloari hasiera emango dio gaur Jon Sarasuak

Maddi Txintxurreta 2026ko urtarrilaren 22a

Jon Sarasua, hitzaldi bat eskaintzen. (Jabi Gonzalez Toston)

Gaur arratsaldean hasiko da Naziogintza taldeak antolatutako Euskara bidegurutzean hitzaldi zikloa, Jon Sarasua irakasleak eskainiko duen solasaldiarekin. Larrialditik pizkunderako bidea egiteko proposamenak jasotzeko helburua du Naziogintzaren ekimenak, eta euskararen etorkizuna izango du mintzagai Sarasuak.

Jon Sarasua irakasleak Euskararen etorkizun ikuspegia: nora goaz? hitzaldia eskainiko du gaur, 19:00etan, Basazabal jauregian. Naziogintzak gaur hasi eta maiatza arterako antolatu duen Euskara bidegurutzean hitzaldi zikloko lehenengoa izango da Sarasuak gidatuko duena.

Lau solasaldi eta mahai inguru bat eskainiko dituzte zikloaren baitan, eta euskarak gaur egun bizi duen egoeraren diagnostikoa osatzeaz gain, teoriatik praktikara igarotzea du xede egitasmoak: larrialditik pizkunderako bidea marrazteko proposamenak biltzea dute asmo. Saio guztiak Basazabal jauregian izango dira, 19:00etan.

Hona hemen Euskara bidegurutzean zikloaren baitan datozen hilabeteetan eskainiko dituzten hitzaldien egitaraua:

  • Otsailak 25. Ipar Euskal Herriko egoera linguistikoari buruzko azalpena, Amande Anin Euskararen Erakunde Publikoko kidearen eskutik.
  • Martxoak 18. UEMA, euskararen lurgunea josten hitzaldia, Miren Segurola UEMAko koordinatzailearen eskutik.
  • Apirilak 16. Immigrazioak euskararengan duen eraginari buruzko mahai ingurua, honako hizlariekin: Iñaki Iurrebaso, Jon Sarasua eta Xabier Aierdi.
  • Maiatzak 12. Euskarak Tolosan izan duen bilakaera arrakastatsuari buruzko hitzaldia, Kike Amonarriz soziolinguistaren eskutik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide