Jon Plazaolak Aa aita bakarrizketa saioa eskainiko du ostiralean, Soreasu antzokian. 19:30ean izango da emanaldia, eta saiorako sarrerak salgai daude Kulturaz kooperatibaren webgunean, hamasei euroren trukean.
Aitatasunari buruzko bakarrizketa eskainiko du urretxuarrak, aita izan zenetik 3 urtera, bizitako esperientzia umoretik partekatzeko xedez. Aurretik Tu-tum; Platz! bakarrizketarekin ibili da aktorea agertokiz agertoki.