Gazte Koordinadora Sozialistak atzorako antolatutako ekintzak boxeo entrenamenduarekin hasi zituzten, 11:00etan, Gaztetxean. Hogei lagunetik gora elkartu ziren kirol saiora. Arratsaldean, berriz, bertso poteoa egin zuten, eta ondoren, Gaztetxean elkartu ziren afaltzeko.
Atzoko ekintzak, faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka urtarrilaren 31n Bilbon egingo duten manifestaziora begira, herrietan GKS egiten ari den lanketaren barruan egin zituzten