Xaboi ekologikoa egiten ikasteko tailerra eskainiko dute igandean Ekoetxean

Maddi Txintxurreta 2026ko urtarrilaren 14a

Aiora Urbieta, haur talde bati azalpenak ematen. (Ekoetxea)

Platerak, arropa, lurzorua nahiz gorputza garbitzeko balio duten xaboiak egiteko ikastaroa eskainiko du igandean Aiora Urbietak. 

Olio birziklatua erabiliz, xaboi solidoak, likidoak, xaboi hautsak, arropa leungarriak, arropa garbigarriak, ontziak garbitzeko xaboia... egiten ikasteko tailerra eskainiko dute igandean, hilaren 18an, Ekoetxean. Haurrei zein helduei zuzendutako ikastaroa izango da, eta Aiora Urbietak gidatuko du. 

Bi orduko saioa izango da, 10:30etik 12:30era.Tarte horretan, xaboi ekologikoa egiteko argibideak emateaz gain, produktu kimikoek eguneroko bizitzan duten eraginen inguruan hitz egingo du Urbietak. Produktu horien ordez, platerak, arropa, lurzorua eta gorputza garbitzeko ingurumena errespetatzen duten alternatibak eskainiko ditu.

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide