Ane Lindanek bakarrizketa saioa eskainiko du ostiral gauean

Maddi Txintxurreta 2026ko urtarrilaren 13a

Ane Lindane umoregilea.

Umoregile bizkaitarrak bakarrizketa saioa eskainiko du Sanagustin kulturgunean. 21:00etan hasiko da saioa, eta sarrerak 10,5 eurotan eros daitezke.

Ane Lindane Barakaldoko (Bizkaia) umoregileak bakarrizketa saioa eskainiko du ostiralean, 21:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Sarrerak honako lotura honetan eskura daitezke 10,5 euroren trukean.

Stand-up generoko umorea feminista eta zirikatzailea egiten du Lindanek, eta 16 urtetik gorako herritarrei zuzendutako saioa izango da ostiralekoa.

Sarreren zozketa

Gukak sarrera bikoitz bat du parte hartzen duten bazkideen artean zozkatzeko. Esteka honetan parte har daiteke zozketan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide