Abendu bukaeran prestaketa lanak egin ondoren, gaur, astelehena, hasi dira GI-631 errepideko saihesbidean, Zestoatik Azpeitirako sarreran, Urola ibaiaren gaineko zubia birgaitzeko lanak. Errei bat itxi dute lanak egin ahal izateko, eta semaforoekin zuzenduko dute txandakako pasoa tarte horretan.
Ezkuztatik gorako zubiaren gainaldeko taula guztiak berrituko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta obrak sei hilabete irautea aurreikusi dute.