Lanak direla eta, bihar hasiko dira trafikoa semaforo bidez zuzentzen Ezkuztatik gorako zubian

Mailo Oiarzabal 2026ko urtarrilaren 11

Berrituko duten zubia eta azpitik doan bidegorri zatia. (Nerea Uranga)

Abenduko prestaketa lanen ondotik, bihar hasiko dituzte GI-631 errepideko saihesbideko zubi hori berritzeko lanak. Sei hilabeteko epean bukatzea aurreikusi du aldundiak.

Abendu bukaeran prestaketa lanak egin ondoren, bihar hasiko dira GI-631 errepideko saihesbidean Zestoatik Azpeitirako sarreran Urola ibaiaren gaineko zubia birgaitzeko lanak, eta trafikoan eragin zuzena izango dute. Hain zuzen ere, errei bat itxita egongo da lanak egin ahal izateko, eta semaforoekin zuzenduko dute txandakako pasoa tarte horretan.

Ezkuztatik gorako zubiaren gainaldeko taula guztiak berrituko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak bihar hasiko dituzten lanekin, eta obrak sei hilabete irautea aurreikusi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide