Palestinarekiko elkartasunez inguratu dute berriro biribilgunea

Mailo Oiarzabal 2026ko urtarrilaren 10a

Palestinaren aldeko elkarretaratzea, atzo, Sanjuandegiko biribilgunean. (Mailo Oiarzabal)

Euri jasari eta haize zakarrari aurre eginez, dozenaka herritarrek erantzun zioten Elkar-ekinen deiari atzo iluntzean. "Genozidioak ikusgarritasuna galdu" duen arren, Israelen bidegabekeriek eta egoera larriak bere horretan dirautela gogora ekarri nahi izan dute.

Albistegien lerroburu nagusietatik ia desagertu den arren, Israel Gazan eta Palestinako herriaren kontra gauzatzen ari den sarraskiak eta horren ondorio larriek bere horretan dirautela gogora ekartzeko elkartu ziren atzo iluntzean hainbat lagun Sanjuandegiko biribilgunean.

2026ko hileroko lehen hitzorduan, "genozidioak ikusgarritasuna galdu" duen arren, Israelen bidegabekeriek eta egoera larriak bere horretan dirautela gogora ekarri nahi izan du Elkar-ekinek; eta ekaitzari, euri jasari eta haizeari aurre eginez, dozenaka izan dira Palestinari elkartasuna adierazteko deiarekin bat egin duten herritarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide