Hamabost talde eta bakarlari, apirila bitartean Sanagustinen iragarri dituzten kontzertuetan

Mailo Oiarzabal 2026ko urtarrilaren 7a

Olatz Salvador. (Kulturaz.eus)

El Drogasek urtarrilaren 31n emango duenerako sarrerak agortuta daude, baina gainerakoenak eros daitezke Kulturazen webgunean. Skabidean, Potato, Latzen, Koma, S.A, Cobra, Olatz Salvador eta Quique Gonzalez igoko dira, besteak beste, datozen hilabeteetan kulturguneko oholtzara.

Hamar hitzordutan hamabost talde zein bakarlariren kontzertuak entzuteko aukera izango da 2026ko lehen lauhilekoan Sanagustin kulturgunean, eta asko edo gutxi, baina horietako ia guztietarako sarrerak eskura daitezke oraindik Kulturaz kooperatibaren kulturaz.eus webgunean. Enrique Villarreal El Drogas-ek hil honen 31n emango duen kontzertua da, momentuz, salbuespena, emanaldi horretarako sarrera guztiak salduta baitaude. Kultur Bonua dutenek ere eskura ditzakete kotzertuotarako sarrerak.

Musika eskaintzari dagokionez, soinu gogorrak dira gehien nabarmentzen direnak –Koma, S.A (Soziedad Alkoholika), Latzen edota Cobra entzuteko aukera izango da–, baina ska eta reggae gaua ere izango da otsailean, Skabidean, Potato, Rosa Sparks eta Bisaiak taldeekin, martxoan Olatz Salvador eta Quique Gonzalez izango dira protagonistak, eta apirilean eskutik iritsiko dira Kiliki eta Hofe.

Hona hemen, Kulturazek urtarriletik apirila bitartean Sanagustinen iragarriak dituen kontzertuen zerrenda:

  • Urtarrilak 17, 22:00. Ehun Kilo eta Belarri Fuckers.
  • Urtarrilak 31, 22:30. El Drogas.
  • Otsailak 6, 20:00. Skabidean, Potato, Rosa Sparks eta Bisaiak.
  • Otsailak 7, 22:30. Latzen eta Kuartz.
  • Otsailak 20, 22:00. Koma.
  • Otsailak 28, 22:30. S.A.
  • Martxoak 6, 22:00. Cobra eta Rekiem.
  • Martxoak 21, 22:00. Olatz Salvador.
  • Martxoak 27, 22:00. Quique Gonzalez.
  • Apirilak 17, 22:00. Kiliki eta Hofe.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide