Janari soberakinak aprobetxatzen ikasteko saioa egingo dute igandean Ekoetxean

Julene Frantzesena 2026ko urtarrilaren 6a

Maitane Cabezas sukaldariak gidatuko du saioa. (Utzitakoa)

Jasangarritasuna abiapuntutzat hartuta, partaideek plater originalak, gustagarriak nahiz nutritiboak sortuko dituzte Maitane Cabezas sukaldariaren laguntzarekin. 10:30etik 12:30era egingo dute saioa, Ekoetxean, eta parte hartzeko aurrez izena eman beharko da.

Janari soberakinak aprobetxatzen ikasteko saioa izango da igandean Ekoetxean. Jakiak alferrik ez galtzea lortzeko zenbait gako emango ditu saioa gidatzeaz arduratuko den Maitane Cabezas sukaldariak.

Besteak beste, jasangarritasuna abiapuntutzat hartuta, partaideek plater originalak, gustagarriak nahiz nutritiboak sortuko dituzte haren laguntzarekin. Hain zuzen ere, janaria ez botatzearen garrantziaz hausnartu eta keinu txiki bakoitzak ingurunearen zaintzan duen eraginaz hausnartuko dute herritarrek.

Adin guztietako herritarrei nahiz haien familiei zuzendutako Koxinatu janari soberakinak izeneko saioa 10:30etik 12:30era egingo dute. Parte hartzeko ordaindu beharrik ez dagoen arren, aurrez izena eman behar da honako lotura honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide