Azpeitiko Ekoetxea barrutik zein kanpotik hobeto ezagutzeko, eta jasangarritasunaz zein klima aldaketaz gehiago jakiteko parada izan dute azken egunetan hainbat herritarrek, heldu zein haur, familiei zuzendutako Ezagutu jasangarritasuna eta Terminus: aldaketaren escape boxa doako esperientzien eskutik. Gabonetako ekintza egitarau bereziaren barruan, abenduaren 27tik atzo arte sei egunez eskaini dituzte bi ekintzok Ekoetxean.
Ginkana erako jolas gisa antolatutako ekintzan, galderak, erronkak eta probak gaindituz, Ekoetxea bera eta eskaintzen dituen baliabideak ez ezik, jasangarritasunaren ardatzetan sakontzeko modua izan dute Ezagutu jasangarritasuna esperientzian parte hartu duten familiek; Terminus: aldaketaren escape boxa aukeratu dutenek, berriz, klima larrialdiari aurre egiteko gakoak ezagutu dituzte
(Argazkiak: Ekoetxea)