Umeekin egoteko tartea hartu dute Errege Magoen mezulariek

Andoni Elduaien 2026ko urtarrilaren 4a

Herritarren azken eskariak jaso dituzte Meltxorren, Gasparren eta Baltasarren pajeek,m udaletxe azpian. Errege Magoak, berriz, bihar arratsaldean helduko dira herrira. Lasaon izango dira aurrena, eta 17:00 aldean parrokiara iritsiko dira. Desfilea, berriz, 19:00etan hasiko dute igerilekuaren aurrean.

Herriko txikienek Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoen pajeekin elkartzeko aukera izan dute gaur, igandea. Udaletxe azpiko arkupeetan egon dira hiru Errege Magoen laguntzaileak 17:30etik aurrera, ordubetez. Haurrekin hitz egiteko eta haien eskariak bertatik bertara entzuteko aukera izan dute Erregeen mezulariek. Nola ez, umeen eskutitzak jaso eta zakuetan bildu dituzte gaur ere; trukean, gozokiak eman dizkiete erregeen laguntzaileek haurrei.

Errege Magoak bihar arratsaldean iritsiko dira herrira. Aurrena, Lasao bisitatuko dute Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek. 16:15 inguruan iritsiko dira hara, eta hango bizilagunak agurtu ondoren, txu-txu trena hartuko dute Azpeitira. 17:00ak aldean iritsiko dira haiek Soreasuko Sebastian Deunaren parrokiara, eta han bildutako herritarrak agurtuko dituzte orduan. Atseden labur bat hartuko dute, gero, desfilearen aurretik indarrak hartzeko. 19:00etan hasiko dute ibilbidea igerilekuaren parean, eta 20:00 inguruan amaituko dute udaletxean. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide