Haurren jolastokia bihurtu da gaur, osteguna, Izarraitz pilotalekua. Bozgorailuetako musikak ordezkatu du frontiseko pilota hotsa, eta puzgarriek nahi jolasek pilota. Izan ere, udalak Gabonetarako antolatutako ekintzen barruan, gaur zabaldu dute haurrentzako jolas parkea han. Arratsaldeko lehen ordutik bihurtu da hura haur eta guraso askoren topaleku; ilara luzeak sortu dira puzgarrietarako.
Gabon parkea 10 urte bitarteko haurrentzako da. Baserria, sagardotegia, herriko plaza edota artaldea irudikatzen duten puzgarriak daude, baita surfa egiteko taula bat eta abiadura bizian jaisteko arrapala bat ere. Horrez gain, askotariko mahai jolasak dituzte aukeran umeek; modu askotara dute haurrek jolasetan ibiltzeko aukera. Gaur bezala, bihar ere 16:00etatik 20:00etara bitartean zabalduko dute pilotalekua. Gabon parkerako sarrerak 3 euroko prezioa du.