Hilaren 8an amaituko da Ekoetxearen Trukegunea egitasmoa

Andoni Elduaien 2026ko urtarrilaren 2a

Trukegunea egitasmoan bildutako hainbat objektu. (Ekoetxea)

Azken hilabetean askotariko objektuak ari dira biltzen Azpeitiko Ekoetxean, Trukegunea dela eta. Trukearen bidez objektuak berrerabiltzea eta kontsumitzeko beste modu batzuk bultzatzea du helburu egitasmoak. Hilaren 8ra bitartean parte har daiteke Trukegunean.

Hilaren 8an, ostegunez, amaituko du Azpeitiko Ekoetxearen Trukegunea egitasmoa. Trukearen bidez objektuak berrerabiltzea eta kontsumitzeko beste modu batzuk bultzatzea du helburu egitasmoak. Joan den abenduaz geroztik dute martxan Trukegunea, baina, egitasmoa azken egunetan sartuta da. 

Hori horrela, hainbat objektu trukatzeko aukera dago Ekoetxean. Ordea, hara eramaten diren objektuek osorik eta egoera onean egon beharko dute. Besteak beste, honakoak trukatu daitezke Trukegunean: liburuak, kirolerako materialak (baloiak, erraketak, palak...), musika tresnak, puzzleak, panpinak eta pelutxeak, mahai jokoak, mozorroak, bizikletak, trizikloak...

Nolanahi ere, egitasmoaren antolatzaileek azaldu dute parte hartzaileek ez dutela objekturik eraman beharrik Ekoetxeatik halako bat hartu ahal izateko. Gehienez bost objektu utzi daitezke han, eta beste horrenbeste hartu. Gainera, Ekoetxean utzi nahi den objektuak pilak erabiltzen baditu, haren jabeak nahitaez eraman beharko ditu pulak objektuak funtzionatzen duela egiaztatu ahal izateko.

Iaz antolatu zuten aurreneko aldiz Trukegunea Ekoetxean, kontsumo arduratsua bultzatzeko asmoz. Lehen edizioaren arrakasta ikusita, aurten berriro jarri dute martxan. Hilaren 8a izango da egitasmoaren azken eguna, eta ordura arte arituko dira Ekoetxeakoak jostailuak eta arropa biltzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide