Lagun Onak mendi bazkunak Erlora egingo du urteko lehen igoera

Andoni Elduaien 2025eko abenduaren 30a

Erlo mendia. (Guka)

Urteberri eguneko igoeran parte hartu nahi dutenek herriko plazara agertu beharko dute ostegunean, 09:00etarako. 11:00 alderako Erlo gainean izatea espero dute mendi bazkunakoek.

Lagun Onak mendi bazkunak Aizkorriko tontorra egiteko antolatu duen ibilaldiarekin itxiko du 2025. urtea bihar, asteazkena. Urtea amaitu bezala hasiko dute mendizaleek aurten ere; izan ere, Erlo tontorrera egingo duten Urteberri eguneko igoerarekin hasiko dute haiek 2026a.

Igoeran herritar orok parte har dezake; ibilaldia egin nahi dutenek herriko plazara agertu beharko dute 09:00etarako. Mendi taldekoek azaldu dute, "zailtasun baxua" duen irteera dela, eta pare bat orduan Erlon izatea aurreikusten dutela. "11:00 aldera turroia eta xanpaina izango dira Erlo gailurrean. Animatu urte berria modurik onenean hastera", azaldu dute mendi taldekoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide