Ilunpe pilota elkarteko palistek pala motzeko Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren finala jokatu zuten joan den ostiralean, abenduak 26, Donostiako Altza auzoko pilotalekuan. Nagusien bigarren mailako finala jokatu zuten Manex Prietok eta Oier Alkortak, eta bikoteak 29-40 galdu zuen Realaren Errepala pilota saileko Aitor Brosaren eta Xabier Ibargurenen aurka.