Hoi Den/k Zirkue ikuskizuna izango da bihar Gaztetxean

Maddi Txintxurreta 2025eko abenduaren 25a

Hainbat artista Azpeitiko Gaztetxean, Hoi Den/k Zirkue ikuskizunaren 2022ko edizioan. (Azpeitiko Gaztetxea)

Gaztetxean eskainiko dute emanaldia Iagomagok, Potx pailazoak, Imanol malabaristak eta Jone Muñecasek, 18:00etan hasita. Sarrerak egunean bertan erosi beharko dira.

Bihar arratsaldean izango da Hoi Den/k Zirkue ikuskizunaren aurtengo emanaldia. Gaztetxean eskainiko dute ikuskizuna Iagomagok, Imanol malabaristak, Potx pailazoak eta Jone Muñecas akrobatak, 18:00etan hasita.

Sarrerak emanaldiaren aurretik erosi ahal izango dira, eta Gaztetxeko ateak 17:45ean zabalduko dituzte. Urtero bezala, krispetak banatuko dituzte emanaldiaz gozatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide