Cycle taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean Sanagustinen

Maddi Txintxurreta 2025eko abenduaren 24a

Cycle taldeko kideak. (Kulturaz kooperatiba)

Madrilgo (Espainia) Cycle taldea 20. urteurreneko bira egiten ari da, eta kontzertua eskainiko du ostiralean, 22:00etan, Sanagustin kulturgunean.

Cycle taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean, 22:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Madrilgo (Espainia) taldea Weak on the Rocks izeneko 20. urteurreneko biran murgilduta dago, eta geldialdia egingo du Azpeitian.

David Kano ekoizlearen ekimenez sortu zuten, 2005ean, Cycle taldea. Rock-a eta musika elektronikoa uztartzen ditu, letra perbertsoz jantzita. Ibilbide emankorra izan du Madrilgo taldeak, sei disko ekoitzi baititu gaur arte. Azken bost urteetan ez du eszenatokirik zapaldu, eta kontzertuak emateari berrekin dio berriki, 20. urteurrena aitzaki hartuta. Weak on the Rocks biran, rock-aren eszena irauli zuten kantuan eskainiko dituzte, besteak beste, Confusion!!!, Apple Tree edo Perfect Pervert.

Ostiraleko kontzerturako sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean eros daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide