Gaur, astelehena, Azpeitiko plazan mobilizatzera deitu du Itaiak, Barakaldoko (Bizkaia) hilketa matxista aho batez gaitzesteko. 19:00etarako deitu du elkarretaratzea, Indarkeria matxistari aurre egin! lelopean
Igande goizean 54 urteko emakume baten gorpua aurkitu zuten Barakaldoko etxebizitza batean, eta gauean gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, autopsiaren lehen emaitzek baieztatu dute emakumea bortxaz hil zutela, eta indarkeria matxistatzat hartu du hilketa.