Jendaurrean aurkeztu dute 'Euskaldunak: etxean arrotz' dokumentala

Julene Frantzesena 2025eko abenduaren 21a

Urdalleta atzo azalpenak ematen, Soreasuko agertokian. (Kulturaz kooperatiba)

Azpeitiko Zaparraie euskara taldeak ondu du herriko euskaldunen zapalkuntzari buruzko dokumentala. Herritarrek atzo arratsaldean ikusi ahal izan zuten ikus-entzunezkoa Soreasu antzokian. Webgune honetan nahiz Guka telebistan ikusi ahal izango da lana abenduaren 26an, 21:00etatik aurrera.

Atzo ikusi zuen argia Euskaldunak: etxean arrotz dokumentalak. Azpeitiko Zaparraie euskara taldeak ondu du herriko euskaldunen zapalkuntzari buruzko dokumentala, eta herritarrek atzo arratsaldean ikusi ahal izan zuten Soreasu antzokian.

Irati Urdalleta egin ditu kazetari lanak ikus-entzunezkoan, eta hain zuzen, hark hainbat azalpen eman zituen atzo dokumentalaren emanaldira joandakoen aurrean. Kulturaz kooperatibarekin egin du lana Zaparraiek.

Joan zen asteazkenean, Azpeitiko ikastetxeetako ia 300 ikaslerentzat eman zuten ikus-entzunezkoa, eta abenduaren 26an, ostiralez, Gukan ikusi ahal izango da: 21:00etan webgune honetan eta Guka.eus webguneetan nahiz Guka telebistan.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide