Gaurtik urtarrilaren 6ra, aparkaleku bilakatuko dira hiru ikastetxeren jolastokiak

Julene Frantzesena 2025eko abenduaren 19a

Izarraizperen Perdillegi kaleko eraikinetako baten jolastokia. (Aitziber Arzallus)

Herrigunera joan-etorriak errazteko xedez, Iraurgi ikastetxearen Betharrametako nahiz Jesuitinetako eraikinen eta Izarraizpe ikastolaren DBHko eta Batxilergoko eraikinaren atarietan ere aparkatu ahal izango dira autoak.

Herriaren erdigunera egin beharreko joan-etorriak errazteko xedez, bi ikastetxetako hiru jolastoki aparkaleku bilakatuko ditu udalak. Hain zuzen ere, gaurtik urtarrilaren 6ra bitartean ibilgailuentzat zabalik izango dira Iraurgi ikastetxearen Betharrametako nahiz Jesuitinetako eraikinen eta Izarraizpe ikastolaren DBHko eta Batxilergoko eraikinaren –Urola ikastola zena– atariak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide