Gaztetxoen Xapokeitan lehiaketaren hirugarren edizioa, oso-osorik ikusgai

Julene Frantzesena 2025eko abenduaren 22a

Azpeitiko Udalak eta Gukak elkarlanean sortutako lehiaketa nortzuk irabazi duten jakin nahi? Ikusi hemen, oso-osorik, abenduaren 1ean Sanagustin kulturgunean grabatutako telebista saioa. 

Gaztetxoen Xapokeitan lehiaketaren hirugarren edizioan ere Azpeitiko LH6. mailako ikasleek parte hartu dute. Herriko ikastetxe bakoitzetik hiru lagun lehiatu dira, elkarren artean nahastuta eta guztira hiru hirukote osatuta. Honako hauek dira Xapokeitanen parte hartu duten hirukoteak: Oihan Oiartzabalek, Paul Rotetak eta Amir Omarok osatutako Lagunek taldea; Jone Mendizabalek, Izeia Aranburuk eta Haizea Arrarasek osatutako Neskak taldea; eta Naike Azurmendik, Alex Aramendik eta Niko Baile Etxanizek osatutako Onenak taldea.

Lehiakideen adinaren mailan, herriaren inguruko ezagutza lortzea izan da saioaren helburua, euskara, lagun giroa eta jolasa uztartuta; hau da, lehiakortasun sanoa bultzatuta. Mireia Galarzak eta Ignacio Arakistainek gidatutako lehiaketan parte hartu duten gaztetxoek hainbat arlori lotutako galderak erantzun behar izan dituzte: kultura, historia, festak, kirola, artea, zientziak... Gai horiei lotuta, era askotako probak egin behar izan dituzte: bertsolaritzari lotutakoak, hitzik gabe egin beharrekoak...

Azpeitiko Udalak eta Gukak elkarlanean sortutako lehiaketa da Xapokeitan, eta dagoeneko ikus daiteke abenduaren 1ean grabatutako saioa, oso-osorik. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide