Unai Alberdi pilotaria, Baikotik Aspera

Andoni Elduaien 2025eko abenduaren 17a

Unai Alberdi, Aspeko kamiseta soinean duela. (Aspe)

Baikok eta Aspek egindako akordioaren ondorioz, Aspeko pilotaria izango da azpeitiarra datorren urteko urtarriletik aurrera. Hiru urterako hitzarmena sinatu du Alberdik Eibarko (Gipuzkoa) pilota enpresarekin.

Unai Alberdi Alberdi II.a pilotari azpeitiarra Aspe pilota enpresak fitxatu du. Baiko enpresako pilotaria izan da Alberdi azken urteetan, baina bi enpresen arteko akordioari esker, 2026ko urtarriletik aurrera Aspen arituko da aurrelaria. Datozen hiru urteetarako akordioa sinatu dute Alberdik eta Aspek.

Unai Alberdi "oso pozik" agertu da pilotari ibilbidea Aspen jarraituko duela eta. "Niretzat aukera berri bat da, eta, aldi berean, ilusioz betetzen nauen erronka", azaldu du hark. Azpeitiko aurrelariaren helburuak dira "lesionatu gabe ahalik eta partida gehien jokatzea eta maila ona lortzea".

Pilotari azpeitiarrak iazko abenduan berritu zuen kontratua Baiko enpresarekin; beste bi urtetarako hitzarmena sinatu zuten orduan Alberdik eta Baikok. Dena den, Aspeko pilotaria izango da hura aurrerantzean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide