Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistak Ilargiaren Egutegia aurkeztuko du etzi, ostirala, 18:00etan, azoka Plazan. Aurkezpenaz gainera, herritarrek baratzeaz, fruitu arbolez, lore baratzeaz zein basoaz dituzten galderak erantzungo ditu. Doako saioa da, baina aurrez izena eman behar da Elikagunea.eus webgunean.
Errekondoren hitzaldia baserritarren ostiral arratsaldetako azokaren barruan egingo da. Gainera, etziko azoka urteko azkena izango da. Izan ere, abenduaren 26an ostiral arratsaldetako azokarik ez dute egingo baserritarrek.