Ostiralean izango da Azpeitian Gabonen atarian egin ohi den bertso saioa. Hain zuzen ere, 22:00etatik aurrera, Soreasu antzokian egingo dute Eusebio Eizmendi Txapel zenaren oroimenezko hitzordua.
Sei bertsolari ariko dira kantuan: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Julio Soto, Jon Gugurrutxaga eta Naia Arrizabalaga. Eta haiei gaiak jartzeaz Haritz Etxeberria Ministro arduratuko da.
Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatutako emanaldirako sarrerak eros daitezke oraindik ere, Kulturaz kooperatibaren webgunean, hamar euroren trukean.