Urola bailaran ibili zen atzo Imanol Pradales lehendakaria. Javier Hurtado Turismo sailburuak eta biak zenbait bisita egin zituzten, eta tartean, Azpeitiko EAJko alderdikideekin elkartzeko eta solasteko tartea hartu zuen Pradalesek, EAJk zabaldu duen argazkian ikus daitekeenez.