Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak eta Saharako komunitateak deituta, Sahara ez dago salgai. Autonomia planari ez! leloarekin elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean hainbat herritarrek plazan.
Marokok Mendebaldeko Sahararako diseinatu eta NBEren, Espainiaren, Frantziaren edota Erresuma Batuaren oniritzia jaso duen autodeterminazio plana salatu eta errefusatzen dutela berretsi zuten atzo Azpeitian elkartutakoek. Era berean, Saharako herriari elkartasuna adierazi zioten.
(Argazkiak: Urola Erdiko Kontseilu Sozialista)
